Bideoa: Oleksandraren egunerokoa 

Portada del video

 

 

Gatazka hasi baino lehen, Oleksandrak (16 urte ditu eta Ukrainako Zaporiyia hirian bizi da) UNICEFen ekimen batean parte hartu zuen, blogari gazteen programa baten bidez haurren eta gazteen parte-hartzea sustatzeko. Bere hiriko liskarren lehen astetik bideo bat bidali du egunero UNICEFera, bere esperientziaren berri emateko. Bideo hau nerabe baten ikuspegi pertsonalaren laburpena da, indarkeriaren eta ziurgabetasunaren lehen egun horietan. Testigantza guztia benetakoa da, soinu naturalarekin eta gidoirik gabe.
 

Oleksandraren testigantza oso baliotsua izan daiteke gelan gerren ondorioei buruz hitz egiteko eta osasun mentalarekin, enpatiarekin eta elkartasunarekin lotutako gaiak lantzeko. Hala ere, bideo honek intentsitate emozional handia du eta protagonistak enpatia eta identifikazio handia piztu dezake beste haur batzuengan. Horregatik, Bigarren Hezkuntzatik aurrerako ikasgeletarako bakarrik da gomendagarria, baldin eta ikusteko beste baldintza batzuk betetzen badira:

  •  Gelan edo familian espazio eta denbora bat izatea, bideoa lasaitasunez ikusteko eta eztabaida- eta hausnarketa-txanda bat ahalbidetzeko. Ez da eduki gomendagarria ikasleei banaka ikusteko edo sare sozialen bidez banatzeko. 
  • Aldez aurretik taldearen egoera emozionala baloratu: adibidez, gairen batengatik bereziki estresatuta dauden edo Ukrainako gatazkak modu berezian eragin dien jakin. Bideoarekiko erreakzioa oso bizia izan daitekeela aurreikusten badugu, hobe da hori saihestea.
  •  Mobilizazioari eta elkartasunari tarte bat gordetzea: amaierarik ez duten istorioen lekuko garenean, etsipenak har gaitzake eta frustrazioa eragin. Liskarrek kaltetutako haurrei laguntzeko gure hezkuntza-komunitateari aukerak emateak eragin positiboa izan dezake.

 

Bideoa proiektatu aurretik, komeni da taldeari azaltzea zer ikusiko duten: kameraz egindako testigantza bat, lehen pertsonan, protagonista bakarrarekin eta eszena txundigarririk gabe. Oleksandraren adierazpenak idatziz partekatzea ere posible da. Azpimarratu behar da ez dela bideo ikusgarria eta ez duela gidoirik, irudiari azpitituluak eta gaininprimaketak baino ez zaizkio gehitu. 

  • Zer dakigu Oleksandrari buruz? Zer esaten digu hitz egiteko erak, keinuek, inguruneak eta itxurak?

  • Zer dakigu bere hiriaz, Zaporiyiaz? Zer berri iritsi zaigu handik?

  • Nola irudikatzen dugu bere bizitza egun batzuk lehenago? Eta urtebete lehenago?

  • Zer desberdintasun ikusten ditugu eszena desberdinen artean? Nabaritzen al dugu aldaketarik ahotsaren tonuan, hitzik gabeko hizkuntzan edo begiradan? Nola aldatzen da bere gogoa eszena desberdinetan?

  • Eszena batek kontraste handia du besteekin (pista: arrosaz jantzita). Ulertzen al dugu bere baikortasuna une horretan? Zerk ematen digu atentzioa? Zer pentsatuko genuke bere istorioaz bideoa hor amaituko balitz?

  • Beste eszena batean, Oleksandrak aitortu du egoera psikologikoki oso zaila dela. Zure ustez, horrelako egoera batek nola eragin diezaioke gure osasun mentalari? Zer sentitzen duzu zailagoa dela? Nola uste duzu izan daitezkeela Oleksandra baino egoera okerragoak dituzten gazteen bizitzak (etxerik gabe, familietatik urrun, desgaitasunen bat duten gazteak, diskriminazioaren biktima diren gazteak...)?

  • Beste eszena batean, Oleksandrak aitonarenganako kezka adierazten du. Nola ikusten duzu horrelako egoera bat adineko pertsonentzat? Uste duzu gazteek dituzten aukera berberak dituztela babesteko eta ihes egiteko?

  • Gainera, une batean, bere aitak lurralde-defentsaren batasunarekin bat egin duela iragarri du. Zer esan nahi du horrek?

  • Nola ikusten dugu Oleksandraren etorkizun hurbila? Eta epe luzerako etorkizuna? Zer esango genioke berarekin komunikatu ahal izango bagenu? Zer nahi genuke gertatzea?

  • Oleksandrak dio "inork ez du hau merezi". Zergatik uste duzu esaten duela? Uste duzu badela bera ez bezala pentsatzen duen inor?

 


Funtsezko kontzeptuak: haurren eskubideak, bakea eta indarkeriarik eza, gatazkak, haurren babesa, osasun mentala, elkartasuna.

Norentzat: Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat eta nerabe eta gazteekin lan egiten duten hezitzaileentzat.

Argitalpen data: 2022ko martxoa

Argitaratzailea: UNICEF

© UNICEF/UN0597373/Filippov
© UNICEF/UN0597373/Filippov
© UNICEF/UN0597373/Filippov

Emergencia Ucrania

Millones de niños necesitan ayuda urgente

Dona Ahora

Bakearen Eguna jarduerak eta baliabideak

Beldurrezko escape room bat

Beldurrezko escape room bat

Izuaren etxetik irteteko, Mariak haren eskubideak zeintzuk diren gogoraraziko dioten objektu batzuk topatu behar ditu. …

Enigma: ea zein pertsonaia den dakizun

Enigma: ea zein pertsonaia den dakizun

Asma ezazu nor den pertsonaia misteriotsua, ahalik eta pista gutxien erabiliz. Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutak…

Rol jokoa

Rol jokoa

Joko honetan bi gatazka-egoera planteatzen dira, non pertsonaia bakoitzak jarrera eta iritzi desberdinak dituen. Eztaba…

Dobleak: emozioak eta kortesiazko formulak

Dobleak: emozioak eta kortesiazko formulak

Kortesiazko formulak ingurukoekin harremanak izateko errespetuzko modua direla ikasteko jolasa, giro harmonikoa eta bak…

Ireki ezazu ate zuzena!

Ireki ezazu ate zuzena!

Nola hezi errespetua eta indarkeriarik eza sustatzen duten jarreretan?

Gaurkotasunaren galdera lehiaketa

Gaurkotasunaren galdera lehiaketa

Gaur egungo indarkeriazko zenbait gertakarariri buruzko sei galdera erantzun behar dira eta erantzun egokiena zein den …

Letra zopa

Gatazken prebentzioari buruzko letra-zopa

Ebatzi gatazkak konpontzearekin eta indarkeriarik ezaren kulturarekin lotutako galderak.

Bakearen etxea

Bakearen etxea

Eguneroko bake-inguruneak identifikatzeko Haur Hezkuntzako jolasa.

Antzar jokoa: bakea eta indarkeriarik eza

Antzar jokoa: bakea eta indarkeriarik eza

Antzara-jokoa Lehen Hezkuntzarako, bakeari eta indarkeriarik ezari buruz hausnartzeko aukera ematen duena.

Azken berriak blogean

Eskubideen hezkuntzako ekimenak

Eskubideen hezkuntzako ekimenak

Eskuliburu honek haurren eta nerabeen eskubideen ikuspegia planifikatzeko interesa duen edozein ikastetxek behar dituen…

Bakea egiten dugu

Bakea egiten dugu

Ikastetxeentzako jarduera - Ezagutu ikasgelan egunero gure inguruan bakea egiteko erabiltzen ditugun keinu eta jarrera …

Bakea egiten dugu

Bakea egiten dugu

Ikastetxeentzako jarduera - Ezagutu ikasgelan egunero gure inguruan bakea egiteko erabiltzen ditugun keinu eta jarrera …

Bakea egiten dugu

Bakea egiten dugu

Ikastetxeentzako jarduera - Ezagutu ikasgelan egunero gure inguruan bakea egiteko erabiltzen ditugun keinu eta jarrera …

Bakea egiten dugu

Bakea egiten dugu

Ikastetxeentzako jarduera - Ezagutu ikasgelan egunero gure inguruan bakea egiteko erabiltzen ditugun keinu eta jarrera …

Bakea egiten dugu

Bakea egiten dugu

Ikastetxeentzako jarduera - Ezagutu ikasgelan egunero gure inguruan bakea egiteko erabiltzen ditugun keinu eta jarrera …

Cartel: Versión resumida de la Convención sobre los Derechos del Niño

Kartela: Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioaren bertsio laburtua

Kartel bikoitza ikasgelarako, Haurren Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioaren laburpen batekin

Cartel para el aula: Nuestros derechos

Gure eskubideak: Ikasgelarako kartela

Ikasgelarako kartel ilustratua, haurren eskubideen ingurukoa

Pocoyó: fichas para colorear sobre los derechos de la infancia

Pocoyó: Haurren eskubideak kolore ugariz ikusi ahal izateko zortzi fitxa

Haurren eskubideak kolore ugariz ikusi ahal izateko zortzi fitxa!

Enciende tus derechos digitales

Haurrak gara! - Haurren Munduko Eguna ospatzeko jarduera

Actividad para centros educativos - No te quedes a oscuras en Internet ¡Enciende tus derechos digitales!

Haurren Munduko Eguna: Ikastetxeentzako jarduera

Haurrak gara! - Haurren Munduko Eguna ospatzeko jarduera

Ikastetxeentzako jarduera - Azaroaren 20an,  haurtzaroaz eta nerabezaroaz gehien baloratzen dugunari buruz hausnar…

Haurren Munduko Eguna: Ikastetxeentzako jarduera

Haurrak gara! - Haurren Munduko Eguna ospatzeko jarduera

Ikastetxeentzako jarduera - Azaroaren 20an,  haurtzaroaz eta nerabezaroaz gehien baloratzen dugunari buruz hausnar…

 
iStockphoto.com/Feodora Chiosea
 
© iStockphoto.com/Feodora Chiosea
 

Kontzientzia hezten

Ikastaro hau une egokia izan daiteke gure ikastetxean ongizate psikosozialari eta bizi-ohitura osasungarriei buruz hausnartzeko eta zenbait gauza hobetzeko.

EZAGUTU GEHIAGO

 
Ilustración de un grupo de estudiantes completando un puzle
© iStockphoto.com/Feodora Chiosea