Beldurrezko escape room bat

  • Izuaren etxetik irteteko, Mariak haren eskubideak zeintzuk diren gogoraraziko dioten objektu batzuk topatu behar ditu. Lagunduko diozu?

  • Hezitzaileen hezkuntzarako escape room motako jolasa.

 

 

scape room honen xedea da norbait iluntasuna ezaugarri duen espazio edo egoera batetik urruntzea. Horretarako, bere buruarekiko eta bere oinarrizko eskubideekiko arreta berreskuratzen lagunduko diogu; ideia zabalekin konektatzeko aukera ematen diguten objektuen bidez sinbolizatuta daude eskubide horiek.


Escape room eremuko ibilbidea eta zenbait proba gainditzea (proba horiek, hipotetikoki, funtzio katartikoa duten objektu horiek berreskuratzeko aukera ematen dute), izatez, geure burua aldarrikatzeko eta bakean eta lasaitasunez bizitzeko gure eskubideak aldarrikatzeko beharrari buruzko eztabaida hasteko modu bat dira.


Hezkuntza etapari buruzko orientazioa

Joko hau kultura zerbitzuetako eta komunitaterako zerbitzuetako heziketa graduetarako proposatzen dugu; baina, nahi izanez gero, beste hezkuntza etapa batzuetan ere egin daiteke..


Zerikusia duten haurren eskubideak:

 

  • Indarkeriatik babesteko eskubidea.
  • Parte hartzeko eta adierazpen askatasunerako eskubidea.
  • Familiarako eskubidea.
  • Hezkuntzarako eskubidea
  • Identitate bat izateko eskubidea.


Nola jolasten da? 

 

Planteatzen da pantaila bakoitzean agertzen diren gaien inguruan eztabaida bat hastea. Gai horiek bizitza errealaren metaforatzat har daitezke, eta interpretazio asko egiteko bidea ematen dute.
Eztabaida hori galdera bakoitza egitean egin daiteke, eskainitako soluzio bakoitza baloratuz, eta pentsatuz ea zer esan nahi ote duen planteatzen denak edo zer lotura izan dezakeen ikasleen eguneroko arazoekin.  Eztabaida-solasaldia jokoaren amaieran ere egin daiteke, pantailetan agertutako galderetan adierazitako ideien errepaso orokorragoa egiteko.


Nolanahi ere, ondorengo galdera hauek lagungarri izan daitezke eztabaida pizteko:

  • Bilatzen dituen objektuetatik eta haien sinbologiatik abiatuta, imajina ezazue zergatik dagoen Maria izuaren etxe batean itxita. (Adibidez: nortasuna bilatzea, bizi helburuak bilatzea, bakean eta harmonian bizitzea...)..
  • Zer da zuentzat izuaren etxe bat?
  • Zuen ustez, zer sinboliza dezake Mariak bilatzen eta aurkitzen dituen objektuetako bakoitzak? Giltza; musika notak dituen koadernoa; lupa; argazkiak dituen maletatxoa (adibidez: giltza = gatazken bat konpontzeko gakoa bilatzen du; musika eta lupa = bizitzaren xehetasunei arreta jarri behar die, bere soinu banda sortu behar du...; argazkiak dituen maletatxoa = bere irudia definitzen saiatzen da).

Galderetan formulatzen diren gaietan oinarritu gaitezke, bizitza errealarekin zenbait paralelismo sortu eta gai sakonagoei buruz hitz egiteko metafora gisa. Adibidez:

  • Ateak itxi eta irekitzen dituzten giltzak, giltza zuzenaren bilaketa, betiko itxita dagoen giltzarrapo baten pisua.
  • Bizitza baten soinu banda (eszena bakoitzean dauden musika eta soinuak, baina baita une bakoitzerako sortzen duguna).
  • Bilaketaren eta xehetasun txikienei erreparatzearen zentzua, lanbide batzuetan lupa bezalako objektu baten bidez egiten den bezala, itxuraz hutsalenak diren baina, hala ere, zientzia irauli dezaketen gauzei arreta jartzea ahalbidetzen duena.
  • Oroitzapenak, gure iraganarekiko lotura, gure arbasoak, geure irudia (proiektatzen duguna eta berez dena), besteena... Eta horretarako erabiltzen ditugun bitartekoak (lehen eta orain), adibidez argazkiak.
  • Zer adieraz Dezakete objektu eta sinbolo horiek guztiek gure biografian?
  • Nola laguntzen du ikusi dugun guztiak geure buruarekin eta ingurukoekin bake giroa sortzen edo hausten?

Hitz gakoak:

Hezkuntza sozioafektiboa, emozioak ikasgelan, bake mentala, gatazkak konpontzea, bakea, indarkeriarik eza.

Nori zuzenduta: Kultura zerbitzuetako eta komunitaterako zerbitzuetako heziketa graduetako ikasleei zuzenduta.

Editaia: UNICEF Espainia, 2023ko abendua

Edukiak eta ekoizpena: Eduxarxa, SCCL

Beste hizkuntzatan ere eskuragai: CAT | EUS | GAL | VAL

Genially-n eskuragai: CAT | EUS | GAL | VAL

 

Ezagutu bakeari eta indarkeriarik ezari buruzko baliabide interaktibo gehiago

Enigma: ea zein pertsonaia den dakizun

Enigma: ea zein pertsonaia den dakizun

Asma ezazu nor den pertsonaia misteriotsua, ahalik eta pista gutxien erabiliz. Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutak…

Rol jokoa

Rol jokoa

Joko honetan bi gatazka-egoera planteatzen dira, non pertsonaia bakoitzak jarrera eta iritzi desberdinak dituen. Eztaba…

Dobleak: emozioak eta kortesiazko formulak

Dobleak: emozioak eta kortesiazko formulak

Kortesiazko formulak ingurukoekin harremanak izateko errespetuzko modua direla ikasteko jolasa, giro harmonikoa eta bak…

Ireki ezazu ate zuzena!

Ireki ezazu ate zuzena!

Nola hezi errespetua eta indarkeriarik eza sustatzen duten jarreretan?

Gaurkotasunaren galdera lehiaketa

Gaurkotasunaren galdera lehiaketa

Gaur egungo indarkeriazko zenbait gertakarariri buruzko sei galdera erantzun behar dira eta erantzun egokiena zein den …

Letra zopa

Gatazken prebentzioari buruzko letra-zopa

Ebatzi gatazkak konpontzearekin eta indarkeriarik ezaren kulturarekin lotutako galderak.

Bakearen etxea

Bakearen etxea

Eguneroko bake-inguruneak identifikatzeko Haur Hezkuntzako jolasa.

Antzar jokoa: bakea eta indarkeriarik eza

Antzar jokoa: bakea eta indarkeriarik eza

Antzara-jokoa Lehen Hezkuntzarako, bakeari eta indarkeriarik ezari buruz hausnartzeko aukera ematen duena.

Quiz Trivial

Quiz Trivial

Ebatzi gatazkak konpontzearekin eta indarkeriarik ezaren kulturarekin lotutako galderak.

 

MDSA2030/NextGenUE/PRTR - DSA/1110/2022 araua, azaroak 17 – Hirugarren Sektorearen Modernizazioa- Exp. 77/22 finantziazioa jaso duen proiektuaren parte dira hezkuntza-baliabideak.

 

U50 logo MDSA2030 NGEU 0
 

¡Nos vemos en septiembre!

Nos interesa conocer tus sugerencias

Si tienes ideas o sugerencias sobre el tipo de actividades que te gustaría que propusiéramos el próximo curso, no olvides rellenar esta breve encuesta antes de irte de vacaciones. ¡Feliz verano!

Encuesta

Ilustración 3D de unos juguetes en la playa
Adobe Stock/brankospejs
Ilustración 3D de unos juguetes en la playa
Adobe Stock/brankospejs
Ilustración 3D de unos juguetes en la playa
Adobe Stock/brankospejs