Eskubideen hezkuntzako ekimenak

Haurren eta nerabeen eskubideetan oinarritutako hezkuntzan interesa duten ikastetxe, eskola eta institutuei zuzendua

Eskubideen hezkuntzako ekimenak

 

  • Eskuliburu honek haurren eta nerabeen eskubideen ikuspegia planifikatzeko interesa duen edozein ikastetxek behar dituen oinarrizko ekimenak ditu ardatz.
  • Baliagarria izan daiteke, halaber, programa garatzen ari diren ikastetxeentzat, aurrerapausoak emateko.

Descargatu PDfa

Hemen ere eskuragarri: CAS | CAT | VAL

 

Ikastetxe, eskola edo institutu batean lan egiten baduzu, eskuliburu honek balio dizu hobeto ulertzeko haurren eskubideetan oinarritutako hezkuntzaren testuingurua, hezkuntzari ekiteko konpromisoa eta hezkuntza-proiektuan sartzen duten ikastetxeetan duen eragin positiboa.

 

Eskubideen hezkuntza esparru gisa

Haurren eta nerabeen eskubideen hezkuntza Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioan (HEK) oinarritutako hezkuntza-ikuspegia da. HEK historian babes handiena izan duen nazioarteko ituna da, eta Espainiako legeriaren parte da 1989az geroztik. Hartara, nahitaez bete behar dira haren aginduak onetsi eta garatuko dituzten legeak, politikak eta prozedurak. Horrek bereziki eragiten die ikastetxeei; izan ere, legearen arabera, ikastetxeak dira haurren eta nerabeen hezkuntzarako eskubidearen bermatzaile, eta haurren gainerako eskubideak betetzearen erantzule ere badira, ikastetxeetako espazioetan eta eskola-orduetan.


Ikuspegi honen onura batzuk:

 

  • Eskubideen ikuspegia esplizituki azaltzeak aukera ematen dio hezkuntza-komunitate osoari (baita haurrei ere) bertan parte hartzeko, euren konpromisoa hainbat mailatan erraztuz eta eskola-giroari lagunduz.
  • Haurren eskubideen esparruak hari gidari bat ematen die hezkuntza-proiektuko hainbat jarduerari, eta jarduera horiek multzokatzen ditu, haurraren interes gorena erdigunean gera dadin.
  • Haurren eskubideak eskolaren egunerokoan txertatzeak ikasle bakoitzaren gaitasunen garapena sustatzen du, ahalik eta potentzial handiena lortzeko aukera emanez.
  • Eskubideen ikuspegia eta diskriminazioa bateraezinak dira, eta hezkuntza-komunitateak aurrera egiten du inor atzean uzten ez duten bizikidetza eta elkar aditze moduak aurkitzeko.

 

Portada del documento

 

Interesatzen zaizu: ikastetxe batean lan egiten baduzu eta haurren eta nerabeen eskubideetan oinarritutako hezkuntza-ikuspegia ezartzeko oinarrizko gakoak biltzen dituen gida bat izatea interesatzen bazaizu.

Funtsezko kontzeptuak: eskubideetan oinarritutako hezkuntza, haurrak, nerabeak, babesa, ongizatea, bizikidetza, parte-hartzea, garapen iraunkorra, herritartasun globala, eskola-komunitatea, hezkuntzako esku-hartzea, prebentzioa, plangintza, ebaluazioa.

Norentzat: ikastetxeetako zuzendaritza-taldeentzat, irakasleentzat, hezitzaileentzat, hezkuntza-erakundeentzat.

Hemen eskuragarri: CAS | CAT | EUS | VAL

Argitaratzailea: UNICEF España, 2024

 

 

Nola erabili gida hau


Gida honek haurren eta nerabeen eskubideen hezkuntzaren ikuspegian aurrera egiteko 11 urrats biltzen ditu.

  1. Haurren eta nerabeen eskubideen integrazioa Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuan (IHP)
  2. Eskubideen aldeko jarduerak Urteko Programazio Orokorra (UPO)
  3. Autoebaluazio instituzionala eta ekintza-plana
  4. Irakasleen prestakuntza haurren eta nerabeen eskubideetan
  5. Arriskuen analisia
  6. Indarkeriari aurre egiteko ekintza-protokoloak lantzea
  7. Eskola-jazarpena prebenitzeko plana
  8. Partaidetza-egiturak sustatzea
  9. Garapen jasangarriarekin lotutako jarduerak
  10. Gorroto- eta diskriminazio-agerpenak prebenitzea
  11. Eskubide digitalei buruzko hezkuntza

 

Descargatu PDfa

Hemen ere eskuragarri: CAS | CAT | VAL

 

#tantakUNICEF

Lasterketa solidarioak

Jarri zure tanta!

Ikasturte bakoitzean, milaka ikasle mobilizatzen dira beren eskola eta institutuetan UNICEFek uretan, ingurumenean eta larrialdi humanitarioetan egiten duen lana babesteko. Zuen tantak batu nahi dituzue?

Informazio gehiago

Una niña con un dorsal de carrera
i-stock.com/Vanessa Nunes
Una niña con un dorsal de carrera
i-stock.com/Vanessa Nunes
Una niña con un dorsal de carrera
i-stock.com/Vanessa Nunes