Dobleak: emozioak eta kortesiazko formulak

  • Giro atsegin eta baketsua sustatzeko helburuarekin, kortesiazko formulak ingurukoekin harremanak izateko errespetuzko modu bat direla ulertzeko jolasa.

  • Haur Hezkuntzako ikasleei zuzendutako jolasa.

 

 

Jolas honek helburu bikoitza dauka: alde batetik, emozioak identifikatu, baliozkotu eta emozio horiek adierazteko modu asko daudela ikastea; eta bestetik, kortesiazko formulak ingurukoekin harremanak izateko errespetuzko modu bat direla ulertzea, giro atsegin eta baketsua sustatzeko.

 

Hezkuntza etapari buruzko orientazioa


Haur Hezkuntzako ikasleei zuzendutako jolasa.

 

Zerikusia duten haurren eskubideak:

 

  • Indarkeriatik babesteko eskubidea.
  • Parte hartzeko eta adierazpen askatasunerako eskubidea.
 

Nola jolasten da?

 

Joko hau Dobble motakoa da, eta honetan datza: bi disko kontrajarrietan dauden bi irudi berdinak identifikatu behar dira, ahalik eta denbora laburrenean. Emozio jakin batzuei eta kortesiazko formula jakin batzuei lotutako giza adierazpenak erakusten dituzte irudi horiek. Parte-hartzaileek errepikatutako irudia izendatu beharko dute, irudia identifikatuko duen hitz batekin (hitz desberdinak izan daitezke, baina beti erreferentzia esplizitua egin beharko diote dagokion irudiari). Adibidez: Poza!, Tristura!, Haserrea!, Maitasuna!, Barkatu!, Agur!, Beldurra!, Kaixo!, Eskerrik asko!, eta abar.

Jokoaren pantailak gelako arbel digitalean proiektatu daitezke, eta ikasle guztiekin batera jokatu.

  • Joko kooperatibo bat proposa dezakegu: jokoaren bost pantailetan errepikatutako irudiak ahalik eta denbora laburrenean asmatzea da helburua, eta hori gela osoaren artean egitea proposatzen da.
  • Halaber, banakako edo taldekako lehiaketa bat proposa daiteke, ahalik eta elementu berdin gehien identifikatzea nork lortzen duen ikusteko. Kasu honetan, parte-hartzaileek zenbat aldiz asmatu duten zenbatu nahi badugu, irudi bikote bat aurkitzen den bakoitzean, asmatu duenari fitxa bat eman diezaiokegu (edo beste edozein elementu). Bukatzean, ikasle edo talde bakoitzak zenbat fitxa dituen zenbatuko dugu; horrela, partida bakoitza nork irabazi duen jakingo dugu.

 

Jolastu ondoren

 

Jolas bisual dinamikoa izateaz gain, haurrekin solasaldia egiteko oinarriak ere planteatzen dira, agertutako irudiak eta sortu diren hitzak oinarri hartuta.
Arreta jarriko diegu parte hartzen duten haurrek irudi bakoitza definitzeko erabili dituzten hitzei (nahiz eta jokoaren azalpenean, adibidetzat, hitz batzuk eman ahal izan dizkiegun).

Jokoaren pantaila batzuk berriro proiektatuz, agertzen diren irudiei buruzko galdera batzuk egingo ditugu, eztabaida edo hitzaldi txiki bat hasteko asmoz. Hori egiteko, honako galdera hauek izan ditzakegu kontuan:

  • Emozioei buruz, adibidez, tristura adierazten duen irudia hizpide hartuta (galderak gainontzeko emozioetara moldatu ditzakegu):
    • Nola deitu diozue irudi honi?
    • Zergatik deitu diozue horrela?
    • Nola jakin duzue pertsona hori triste zegoela?
    • Triste zaudetenean, ispiluan begiratzen baduzue zuen burua, nolako aurpegia izango zenukete? Irudiaren antzekoa izango litzateke?
    • Zer uste duzue gertatu zaiola irudian agertzen den pertsonari?
    • Zuen kasuan, zerk eragiten dizue tristura?
    • Zerk laguntzen zaituzte triste zaudetenean?
    • Zer esango zeniokete irudiko pertsonari?
    • Ona da triste egotea? Zergatik?
  • Kortesiazko formulei dagokienez, adibidez, barkamena eskatzen dagoen irudia hizpide hartuta (galderak gainontzek kortesia formuletara moldatu daitezke):
    • Nola deitu diozue irudi honi?
    • Zergatik deitu diozue horrela?
    • Zein beste modutara eskatu dezakegu barkamena?
    • Noiz uste duzue eskatu behar dugula barkamena?
    • Zertarako balio du "barkatu" esateak?
    • Nola sentitzen zarete norbaitek barkamena eskatzen dizuenean?
    • Zaila egiten zaizue barkatzea?
    • Zergatik uste duzue hori gertatzen zaizuela?
       

Hitz gakoak:

Bizikidetza, eskola-giroa, gizarte-trebetasunak, emozioak, enpatia, bakea, indarkeriarik eza.

Nori zuzenduta: Haur Hezkuntzako ikasleak.

Editaia: UNICEF Espainia, 2023ko abendua

Edukia eta ekoizpena: Eduxarxa, SCCL

Beste hizkuntzatan eskuragai: CAT | EUS | GAL | VAL

Genially-n ere eskuragai: CAT | EUS | GAL | VAL

 

Ezagutu bakeari eta indarkeriarik ezari buruzko baliabide interaktibo gehiago

Beldurrezko escape room bat

Beldurrezko escape room bat

Izuaren etxetik irteteko, Mariak haren eskubideak zeintzuk diren gogoraraziko dioten objektu batzuk topatu behar ditu. …

Enigma: ea zein pertsonaia den dakizun

Enigma: ea zein pertsonaia den dakizun

Asma ezazu nor den pertsonaia misteriotsua, ahalik eta pista gutxien erabiliz. Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutak…

Rol jokoa

Rol jokoa

Joko honetan bi gatazka-egoera planteatzen dira, non pertsonaia bakoitzak jarrera eta iritzi desberdinak dituen. Eztaba…

Ireki ezazu ate zuzena!

Ireki ezazu ate zuzena!

Nola hezi errespetua eta indarkeriarik eza sustatzen duten jarreretan?

Gaurkotasunaren galdera lehiaketa

Gaurkotasunaren galdera lehiaketa

Gaur egungo indarkeriazko zenbait gertakarariri buruzko sei galdera erantzun behar dira eta erantzun egokiena zein den …

Letra zopa

Gatazken prebentzioari buruzko letra-zopa

Ebatzi gatazkak konpontzearekin eta indarkeriarik ezaren kulturarekin lotutako galderak.

Bakearen etxea

Bakearen etxea

Eguneroko bake-inguruneak identifikatzeko Haur Hezkuntzako jolasa.

Antzar jokoa: bakea eta indarkeriarik eza

Antzar jokoa: bakea eta indarkeriarik eza

Antzara-jokoa Lehen Hezkuntzarako, bakeari eta indarkeriarik ezari buruz hausnartzeko aukera ematen duena.

Quiz Trivial

Quiz Trivial

Ebatzi gatazkak konpontzearekin eta indarkeriarik ezaren kulturarekin lotutako galderak.

 

MDSA2030/NextGenUE/PRTR - DSA/1110/2022 araua, azaroak 17 – Hirugarren Sektorearen Modernizazioa- Exp. 77/22 finantziazioa jaso duen proiektuaren parte dira hezkuntza-baliabideak.

 

U50 logo MDSA2030 NGEU 0
 

Haurren Munduko Eguna ospatzeko jarduera
Haurrak gara!

Datorren azaroaren 20an, Haurren Munduko Egunean, hausnarketa bat proposatu nahi dugu haurtzaroaren eta nerabezaroaren esanahiari buruz, zerk kezkatzen gaituena, zer gehien baloratzen duguna, ikasgeletatik zer aldarrikatu nahi duguna... Bat egingo duzu?

Informazio gehiago

Somos infancia