Ireki ezazu ate zuzena!

  • Nola hezi errespetua eta indarkeriarik eza sustatzen duten jarreretan?

  • Kulturako eta komunitaterako zerbitzuetako formakuntza ikasketetako ikasleei zuzenduta.

 

 

Jolasean agertzen diren ate itxiek eta irekiek, ireki daitezkeen eta ireki ezin daitezkeen intimitatearen eremuen sinboloak dira. Hala, norberarenganako eta besteenganako errespetua sustatzen da; alegia, indarkeriarik gabeko harreman baketsuak lortzeko beharrezko neurria.

Indarkeria egoerek edo tratu txarrek osasun mentalean izan dezaketen eraginari eta sentsibilizazioari lotutako dinamika bat da.
a.

Zerikusia duten haurren eskubideak:

  • Indarkeriatik babesteko eskubidea.
  • Osasunerako eskubidea, osasun mentala barne.
  • Berdintasunerako eskubidea.
  • Diskriminaziorik ez izateko eskubidea.
 

Nola jolasten da?

 

Pantaila bakoitzean, galdera bat eta ate batzuk agertzen dira. Ate horietako batek bakarrik eramango gaitu erantzun zuzenera. Amaierara iritsi ahal izateko, jokalariek bost pantaila gainditu beharko dituzte.

Baliabide honen asmoa da norbere buruarekiko errespetua (autoerrespetua) eta gainerakoekiko errespetua eta indarkeriarik eza sustatzen duten jarreretan hezteko moduari buruzko eztabaida sustatzea. Era berean, jolas kooperatibo gisa proposatzen da, non ikastaldea osatzen duten ikasle guztiek planteatutako galderen konponbideak aurkitzen saiatuko diren.

 

Jolasean zehar edo ondoren

 

Pantaila bakoitzean agertzen diren gaien inguruan eztabaida piztea da helburua. Eztabaida hori galdera egitean piztu daiteke, eskainitako konponbide bakoitza baloratuz; edo, bestela, jolasa amaitzean.

Nolanahi ere, garrantzitsua da ikasleek ekarpen bakoitzaren balioari buruz hausnartzea, beren buruari galdetuta ea nola aplikatu balio horiek beren etorkizuneko eskoletan; horrela, bake giroa eta indarkeriarik eza sortzen lagun dezakete beren inguruan.

 


Hitz gakoak:

Errespetua, autorrespetoa, asertibitatea, abusuaren eta tratu txarren aurkako babesa, enpatia, emozioen kudeaketa, bizikidetza, bakea, indarkeriarik eza.

Nori zuzenduta: Kulturako eta komunitaterako zerbitzuetako formakuntza ikasketak.

Editaia: UNICEF Espainia, 2023ko abendua

Edukiak eta ekoizpena: Eduxarxa, SCCL

Beste hizkuntzatan eskuragarri: CAT | EUS | GAL | VAL

Genially-n ere eskuragarri: CAT | EUS | GAL | VAL

 

Ezagutu bakeari eta indarkeriarik ezari buruzko baliabide interaktibo gehiago

Beldurrezko escape room bat

Beldurrezko escape room bat

Izuaren etxetik irteteko, Mariak haren eskubideak zeintzuk diren gogoraraziko dioten objektu batzuk topatu behar ditu. …

Enigma: ea zein pertsonaia den dakizun

Enigma: ea zein pertsonaia den dakizun

Asma ezazu nor den pertsonaia misteriotsua, ahalik eta pista gutxien erabiliz. Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutak…

Rol jokoa

Rol jokoa

Joko honetan bi gatazka-egoera planteatzen dira, non pertsonaia bakoitzak jarrera eta iritzi desberdinak dituen. Eztaba…

Dobleak: emozioak eta kortesiazko formulak

Dobleak: emozioak eta kortesiazko formulak

Kortesiazko formulak ingurukoekin harremanak izateko errespetuzko modua direla ikasteko jolasa, giro harmonikoa eta bak…

Gaurkotasunaren galdera lehiaketa

Gaurkotasunaren galdera lehiaketa

Gaur egungo indarkeriazko zenbait gertakarariri buruzko sei galdera erantzun behar dira eta erantzun egokiena zein den …

Letra zopa

Gatazken prebentzioari buruzko letra-zopa

Ebatzi gatazkak konpontzearekin eta indarkeriarik ezaren kulturarekin lotutako galderak.

Bakearen etxea

Bakearen etxea

Eguneroko bake-inguruneak identifikatzeko Haur Hezkuntzako jolasa.

Antzar jokoa: bakea eta indarkeriarik eza

Antzar jokoa: bakea eta indarkeriarik eza

Antzara-jokoa Lehen Hezkuntzarako, bakeari eta indarkeriarik ezari buruz hausnartzeko aukera ematen duena.

Quiz Trivial

Quiz Trivial

Ebatzi gatazkak konpontzearekin eta indarkeriarik ezaren kulturarekin lotutako galderak.

 

MDSA2030/NextGenUE/PRTR - DSA/1110/2022 araua, azaroak 17 – Hirugarren Sektorearen Modernizazioa- Exp. 77/22 finantziazioa jaso duen proiektuaren parte dira hezkuntza-baliabideak.

 

U50 logo MDSA2030 NGEU 0
 

¡Nos vemos en septiembre!

Nos interesa conocer tus sugerencias

Si tienes ideas o sugerencias sobre el tipo de actividades que te gustaría que propusiéramos el próximo curso, no olvides rellenar esta breve encuesta antes de irte de vacaciones. ¡Feliz verano!

Encuesta

Ilustración 3D de unos juguetes en la playa
Adobe Stock/brankospejs
Ilustración 3D de unos juguetes en la playa
Adobe Stock/brankospejs
Ilustración 3D de unos juguetes en la playa
Adobe Stock/brankospejs