Rol jokoa

  • Jolas honetan, gatazka bat eragin dezaketen bi egoera azaltzen dira, non pertsonaia bakoitzak jarrera eta iritzi desberdina erakusten duen.

  • Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako jolasa.

 

 

Joko honetan, irudi batek gertaera jakin baten aurrean gatazkak planteatuko ditu hainbat pertsonaia eta jarreren artean. Gatazkari aurre egiteko, besteak beste, entzute aktiboa, norberaren irizpidea adieraztea, tolerantzia, enpatia, lankidetza, ikuspuntuen trukea eta adostasuna sustatuko dira. Eraikitzeko aukera bat izango da; hau da, bake aukera bat egunerokoa bizitzeko.

 

Hezkuntza etapari buruzko orientazioa


Lehen Hezkuntzako goiko zikloko ikasleei zuzendutako jolasa da.   

 

Zerikusia duten haurren eskubideak:

 

  • Indarkeriatik babesteko eskubidea.
  • Parte-hartzeko eta adierazpen askatasunerako eskubidea.
 

Nola jolasten da?

 

Joko honek bi pantaila ditu. Horietako bakoitzean egoera zehatz bat planteatzen da, fikziozkoa, baina ikasleen egunerokotasunari lotuta dagoena eta balizko gatazka bat erakusten duena. Pantailan agertzen den pertsonaia bakoitzak jarrera edo iritzi bat erakusten du, planteatutako gatazkaren aurrean.

Asmoa da, pantaila bakoitzean, pertsonaia bakoitzak dioena irakurri edo entzun ondoren, ikasleek esku-hartze bakoitza komentatzea, haren aldeko eta kontrako argudioak emanez. Aukera bakoitzari eusten dioten nahiko ikasle baditugu, taldeak osa ditzakegu, talde bakoitzak bestea konbentzitu dezan bere aukera egokiena dela. Ikasleak beste bando batera alda daitezke, beste horren argudioek konbentzitu badituzte.

Azkenean, jardueraren amaiera gisa, talde bakoitzeko ordezkari batek egoeraren laburpena egingo du: aukera bat bestea baino hobea zergatik iruditzen zaion argudiatuko du, eta azalduko du ea eztabaidan zehar ikaskideek edo berak iritzia aldatu duten, eta zergatik.

 

Jolasten den bitartean


Jolas osoan zehar mantenduko da parte-hartzaileen arteko eztabaida. Bake, inklusio eta enpatia giroa sortzeko, aukera bat bestea baino hobea zergatik ote den argudiatuko dute, besteekiko errespetua sustatzeko helburuarekin. Hartara, jolas hau proposamen dinamikoa da.

 


Conceptos clave:

Bizikidetza, tolerantzia, inklusioa, errespetua, bakea, indarkeriarik eza, adierazpen-askatasuna, negoziazioa, argudiatzea.

Nori zuzenduta: Lehen Hezkuntza

Editaia: UNICEF Espainia, 2023ko abendua.

Edukiak eta ekoizpena: Eduxarxa, SCCL

Beste hizkuntzatan ere eskuragarri: CAT | EUS | GAL | VAL

Genially-n eskuragarri: CAT | EUS | GAL | VAL

 

Ezagutu bakeari eta indarkeriarik ezari buruzko baliabide interaktibo gehiago

Beldurrezko escape room bat

Beldurrezko escape room bat

Izuaren etxetik irteteko, Mariak haren eskubideak zeintzuk diren gogoraraziko dioten objektu batzuk topatu behar ditu. …

Enigma: ea zein pertsonaia den dakizun

Enigma: ea zein pertsonaia den dakizun

Asma ezazu nor den pertsonaia misteriotsua, ahalik eta pista gutxien erabiliz. Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutak…

Dobleak: emozioak eta kortesiazko formulak

Dobleak: emozioak eta kortesiazko formulak

Kortesiazko formulak ingurukoekin harremanak izateko errespetuzko modua direla ikasteko jolasa, giro harmonikoa eta bak…

Ireki ezazu ate zuzena!

Ireki ezazu ate zuzena!

Nola hezi errespetua eta indarkeriarik eza sustatzen duten jarreretan?

Gaurkotasunaren galdera lehiaketa

Gaurkotasunaren galdera lehiaketa

Gaur egungo indarkeriazko zenbait gertakarariri buruzko sei galdera erantzun behar dira eta erantzun egokiena zein den …

Letra zopa

Gatazken prebentzioari buruzko letra-zopa

Ebatzi gatazkak konpontzearekin eta indarkeriarik ezaren kulturarekin lotutako galderak.

Bakearen etxea

Bakearen etxea

Eguneroko bake-inguruneak identifikatzeko Haur Hezkuntzako jolasa.

Antzar jokoa: bakea eta indarkeriarik eza

Antzar jokoa: bakea eta indarkeriarik eza

Antzara-jokoa Lehen Hezkuntzarako, bakeari eta indarkeriarik ezari buruz hausnartzeko aukera ematen duena.

Quiz Trivial

Quiz Trivial

Ebatzi gatazkak konpontzearekin eta indarkeriarik ezaren kulturarekin lotutako galderak.

 

MDSA2030/NextGenUE/PRTR - DSA/1110/2022 araua, azaroak 17 – Hirugarren Sektorearen Modernizazioa- Exp. 77/22 finantziazioa jaso duen proiektuaren parte dira hezkuntza-baliabideak.

 

U50 logo MDSA2030 NGEU 0
 

¡Nos vemos en septiembre!

Nos interesa conocer tus sugerencias

Si tienes ideas o sugerencias sobre el tipo de actividades que te gustaría que propusiéramos el próximo curso, no olvides rellenar esta breve encuesta antes de irte de vacaciones. ¡Feliz verano!

Encuesta

Ilustración 3D de unos juguetes en la playa
Adobe Stock/brankospejs
Ilustración 3D de unos juguetes en la playa
Adobe Stock/brankospejs
Ilustración 3D de unos juguetes en la playa
Adobe Stock/brankospejs